15 | Amorante

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2020ko urr. 28a, 15:11

Amorante Iban Urizarren izen artistikoa da. Tradizioari traizio egitea zilegi dela mantentzen duen musikaria, tronpeta jolea eta kultura musikal ezberdinen maitale eta zalea. Musika ikasketa akademikoak ditu. Tronpeta bidelagun, hainbat proiektutan hartu du parte, hainbat musikariren diskoetan zein zuzenekoetan jo du. Herri musikatik abiatu eta ertzetatik mugitu den musikaria da. Disko berria atera du oraintsu: Bat edo hiru (2020, Forbidden Colours). Aitor Etxebarria musikaria izan da ekoizlea, El_Txef_A ezizenarekin mundu osoan DJ gisa aritu ostean garai berri bati ekin diona bere izenarekin, eta Mala estudioan aritu dira lanean. Hantxe harrapatu genituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide