Esperimentazioaren emozioa da Sara Fontán, Edi Pou energia polierritmikoa: biek osatzen dute Los Sara Fontan. Proiektuaren hasieratik diskorik ez grabatzeko hautua egin zuten; zuzenekoak bizi ditu: fisikoa, aldakorra, unean unekoa, lekuan lekukoa, industriaren errutina produktibotik ihesi. Inprobisazio gidatuan oinarritutako tailerra eman zuten Dinamoan, eta zoramen eder hartatik lagin hauxe ekarri dizuegu bideo honetan.