Iratzoki Lizaso Euskal Herrian sorturiko industri diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez lan egin ostean Jean Louis Iratzokik eta Ander Lizasok 2016an partzuergoa sortzea erabaki zuten.
Diseinu esparru ezberdinak jorratzen dituzte: etxe edota bulegotarako altzariak, ehungintza, argiak, osagarriak, arkitektura efimeroa eta abar. Honetaz gain, zenbait marken zuzendaritza artistikoaz ere arduratzen dira. Beren lanak elementu afektiboak zein naturalak izan ohi ditu, eta denboran irautea du xede nagusietako bat.