24 | Eulalia Abaitua

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2021ko api. 28a, 15:41

Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria izan zen. Bilbon hazi arren, 1873an Liverpoolera joan zen bizitzera, Bigarren Karlistadatik ihesi. Bertan ikasi zuen argazkilaritza. Gerora, Bilbora itzuli zen, eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean, Begoñako basilikatik gertu. Berak egindako milatik gora argazki mantendu dira. Senideak eta pertsona xumeak, apal eta ia beti anonimoak izan ziren bere argazkietan protagonista.

Maite Jimenez Ochoa de Alda (Bilbao, 1959) historialaria da. 1984 eta 2020 bitartean Bilboko Euskal Museoko artxibozaina izan da. Eulalia Abaitua argazkilaria (1853-1943) liburuaren egilea da.

Goizalde Landabaso (Bilbo, 1970) idazle eta katezaria da. Gaur egun, Radio Euskadin egiten du lan. Besteak beste, 1.362 km. euri liburua idatzi du, Garazi Goiarekin batera. Liburuaren pasarte batean oinarritzen da honako erreportaje hau.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide