27 | Rosa Valverde

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2021ko urr. 20a, 15:52

Rosa Valverde (1953-2015) artista zen. Haurtzarotik pintatzen zuen arren, 70. hamarkadan hasi zen bere lanak erakusten. Hasierako lanetan surrealismo onirikora hurbiltzen zen estiloa erabili zuen, baina bere lana denborarekin aldatuz joan zen, bere inguruak estilo oso propioarekin irudikatzera iritsi arte. Pinturaz gain, objektuekin osatutako kutxak ere egin zituen, bere unibertsoaren berri ematen digutenak. Bere lana oraindik sakon ikertzeke dago.

Haizea Barcenilla (1981) lezoar arte historialaria da. EHUn irakasle da eta Berrian zutabegile, eta Euskal Herriko artearen historian emakumeek izan duten lekua aztertzen du. Honen inguruan San Telmo Museoan azaroan irekiko den Baginen Bagara erakusketa komisariotu du Garazi Ansarekin batera. Rosa Valverderen lanak ikusgai egongo dira bertan, beste artistenekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide