35 | Herriye

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2023ko ots. 3a, 12:58

Zer da Herria? Zerk egiten gaitu Herri? Hitzak segituan loditzen dira maiuskulaz hasten direnean, oharkabean puztu, eta, agian, baita barrua hustu ere. 

Eta zer da Herriye? Zer da Azpeitia, gure herriye? Bakoitzak adjektibo desberdin bat jarriko genioke gure herriari. Galdera horien bueltan bildu ziren hainbat antzerkizale 2021eko irailean, eta erantzun nahian katramilatu da jendea bitartean; iazko azaroan Herriye antzezlana aurkeztu zen, gainera. Erantzun argien faltan, katramila, horixe baita agian gure definizio ederrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide