Beste behin ere eskubide zibil eta politikoen defentsa aldarrikatu behar dugu. Beste behin ere Azpeitiarrak Espainiako Audientzia Nazionalarera joan beharrean direlako. Ustez, 'Pou askatu' idazteagatik eta atxiloketa unean ihes egiten saiatzeagatik bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak, hurrenez hurren, Orhantza Alegria eta Xabier Otamendirentzako.
Neurriz kanpokoa eta bidegabea, eta une politiko honetan (ustezko gertaeretatik 5 urte igaro direnean, gainera!) ulergaitza da gertaera horiegatik bi gazte hauek datorren otsailaren 3an, Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitzea eta hain zigor gogorrak eskatzea beraien aurka. Azpeitiko EH Bilduk irmoki salatu nahi du beraz, egoera hau.
Eta nola ez, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu bai Orhantza eta bai Xabierri eta beraien ingurukoei. Besarkada bana doaiela!
Bestalde, gaur azken ostirala izanik euskal preso eta iheslarien defentsan plazara irten beharra dagoela azpimarratu beharrean gaude. Urtea preso bat eta iheslari bat gutxiagorekin abiatu baldin badugu ere, beste bost Azpeitiar daudelako herritik hurrun, hurrunegi.