Guzti honek iragana izan beharko lukeelako, arratsaldean manifestaziora!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mai. 8a, 13:55

Lekuz eta garaiz kanpo dagoen beste zigor baten berri izan genuen herenegun. Seina urte igaro beharko dituzte 7 gaztek espetxean. Inolako zentzurik ez duen beste epaiketa politiko baten ondorioz.

Arrazoia? Lan politikoa egitea. Kartelak jartzea, pintaketak egitea edo independentzia leloa duten zapiak edukitzea. Gainera, gazteek inkomunikazio aldian, torturapean, egindako deklarazioetan oinarritu da epaia. Beste behin, kafkianoa den egoera. Atzo berriz, atxiloketak salatzeko egindako protestetan azpeitiar bat atxilotu zuten (kargupean iluntzean utzi bazuten ere aske).

Bada garaia, guzti hau iragana izan dadin. Espetxeak husteko garaia da, ez betetzekoa. Elkarbizitzarako garaia da. Zauriak isten joateko garaia da, ez berriak ireki eta daudenetan behatza sartzekoa.

Libre Dinamikak deituta, epaiketa politikoak behin betiko amaitu daitezela eskatzeko, gaur, ostirala, 19:00etan manifestazioa egingo da epaitegi aurretik abiatuta. Eta EH Bilduko kideok han egoteaz gain, herritarrei dei egin nahi diegu bertaratzera. Eta nola ez, zigortutako gazteei nahiz Azpeitiar gazteari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu.

Konponbiderako garaia da!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide