Elkartasun Eguna, #resistgasteiz, hauteskunde kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mai. 15a, 14:08

Asteburu honetan ere, badugu huts egin ezin dugun hitzordurik. Bihar, Elkartasun Eguna. Beste urtebetez, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatu beharrean gaude. Etzi berriz, #resistgasteiz. Laranjaz gu zuek garela, zuek gu zaretelako ozenki aldarrikatzeko eguna. 7 gazteei elkartasuna adierazteko. Nahiz eta, pasa den astean zentzugabeki, bidegabeki zigortutakoak, zazpi gazte horiek baina gehiago diren. Euskal gizartea, bereziki euskal gazteria konprometitua, delako zigortu (nahi) dutena.

Horrez gain, ezin dugu ahaztu hauteskunde kanpainan gaudela murgilduta bete betean. Eta badugu horri dagokion hitzordu garrantzitsu bat ere. Donostian herrialde mailako ekitaldia ospatuko da. 12:30etan Zuloaga plazan. San Telmo museoaren aurrean.

Beraz, asteburu honetan (ere), ez dugu aitzakiarik etxean gelditzeko. Ozen entzun dadila, presoen eta iheslarien eskubideak bermatuak izan behar dutela, epaiketa politikorik ez dugula onartzen eta herri honetan justizia soziala bermatzeko lan egingo dugula!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide