Mikel Otero legebiltzarkidearen hitzaldia izango da asteartean, energiaren krisiaz eta aurrera begirako aukerez

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2021ko urr. 15a, 14:30

Krisi ekologikoa eta etorkizuneko energia izenburupean emango du hitzaldia EH Bilduko legebiltzarkide eta frackingaren aurkako mugimenduko kideak. 19:00etan da hitzordua, Sanagustin kulturgunean.

Krisi ekologikoaren, klimaren eta energiaren inguruan hitz egingo du Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak asteartean, urriak 19. Sanagustin kulturgunean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita. Aspalditik ate joka dugun gaia da energia ereduaren krisiarena, baina azken hilabeteetan garrantzi berezia hartu du, argindarraren prezioaren kontrolik gabeko igoera eta horrek ekarri duen testuingurua dela eta. Horren harira, hain zuzen, joan den ostiralean elkarretaratzea egin zen plazan, enpresa elektrikoen gehiegikeria salatzeko. Oraingoan, Oteroren hitzaldiarekin, krisi horren ertzak eta aurrera begirako erronkak aztertuko dira. Izan ere, energia sortzen duten enpresa handietatik at badira beste eredu batzuk. Horretarako, burujabetza energetikoa garatzeko bideak landu beharko dira. Beraz, egoeraren azterketa egin eta aurrera begirako aukeren ingurukoak entzuteko hitzordua izango da asteartekoa. Herritar danak gonbidatu nahi ditugu bertara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide