EH Bilduk batzarra egingo du asteazkenean, herri eta nazio mailako erronkak aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2021ko aza. 1a, 08:56

Peio Otxandiano, Eh Bilduko programa zuzendaria. (EH Bildu)

19:00etan da batzarra, Baigeran. Ikasturteko erronkez gain, EH Bilduk proposatu duen Hezkuntza planaren inguruak azalduko ditu Peio Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak.

EH Bilduk batzarra egingo du asteazkenean, hilak 3, 19:00etan hasita, Baigera aretoan. Batzarrean, 2021-2022 ikasturteko erronkei begiratuko die indar politikoak. Batetik, Azpeitiko erronka nagusien aurkezpena egingo da; eta, bestetik, nazio mailako plan politikoa partekatuko da. Horrez gain, EH Bilduk proposatu duen Hezkuntza planaren inguruko azalpenak emango ditu Peio Otxandiano Eh Bilduko programa zuzendariak. Horrenbestez, batzarrean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu EH Bilduko oinarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide