2023-2027 agintaldirako programa osatzeko batzarra egingo du EH Bilduk, datorren larunbatean, hilaren 18an, 10:00etatik 12:00etara. Talde politikoak dei egiten die bere oinarriei zein herritarrei bertan parte hartzera, azken urteetako balantzea egin eta datorren agintaldiko helburuak zein lehentasunak finkatzeko. Batzarrera joateko asmoa dutenei honako esteka honetan izena emateko eskatu die EH Bilduk.
Dagoeneko abian da herri programa osatzeko prozesua. Hainbat herritarren iritziak jasota eta landuta, larunbateko batzarrean jarraituko da lanketarekin.