2023-2027 herri programa osatzeko arloz arloko bilerak antolatu ditu EH Bilduk, datorren ostegunerako, hilaren 20a. Herri programaren egiturari jarraiki, bospasei bilera egitea aurreikusi da. Denak Basazabal jauregian izango dira, 18:30etik 20:00etara.
Antolatzaileek eskatu dute lansaioetarako izena emateko, esteka honetan, lantaldeen antolaketa errazteko. Izena ematen duten herritarrek beren esparruko informazioa jasoko dute aurrez.