EH Bilduk posta bidezko botoa eskatzeko laguntza eskainiko die herritarrei, uztailaren 23ko Espainiako gorteetarako hauteskundeei begira. Astelehenez egongo da irekita lokala; ekainaren 26an, uztailaren 3an eta uztailaren 10ean (uztailaren 13a da posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna), hain zuzen ere, 16:00etatik 19:00etara eskainiko dute laguntza –EH Bilduren lokala Foru Ibilbideko 3. zenbakian dago–. Zerbitzu presentzialaz gain, ehbilduazpeitia@gmail.com helbidera ere idatz dezakete herritarrek edozer zalantza galdetuz.
EH Bilduk herritar guztiak animatu nahi ditu uztailaren 23an boza ematera. Izan ere, azken agintaldian erakutsi da posible dela ezker independentista erabakiorra izatea eta estatutik ere Euskal Herrira begirako politikak egitea. Hori horrela, uztailean kanpoan izango diren herritarrei posta bidezko botoa eskatzeko dei egiten die talde politikoak.
Hainbat jakingai
Uztailaren 13a artean dago posta bidezko botoa eskatzeko aukera. Eskaera egiterakoan, kontuan hartuko beharko du herritar bakoitzak uztailaren 3tik aurrera non egongo den. Izan ere, bertara bidaliko da dokumentazioa, gutun zertifikatu bidez. Norbere etxebizitza, oporretako egoitza edo hurbileko edozein Correosen bulego izan daiteke. Emandako helbidean ez egonez gero, aukera egongo da dokumentazioa hurbilen dagoen Correoseko bulegoan jasotzeko. Behin dokumentazioa jasota, uztailaren 19a baino lehen eraman beharko da Correoseko edozein bulegotara. Pertsonalki joan behar da NArekin, Pasaportearekin edo gidabaimenarekin.