Azpeitiarrak ere larunbateko hauteskunde ekitaldian izango gara, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nazionala egingo du EH Bilduk larunbatean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Apirilaren 21ari elkarrekin begiratu eta gure ilusioa konpartitzeko momentua izango da. Horregatik, azpeitiarrak animatu nahi ditugu bertan parte hartzera.

EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldi nazionala izango da datorren larunbatean, 12:00etan, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibat pilotalekuan. Bertan izango dira, besteak beste, Pello Otxandiano lehendakarigaia eta Maddalen Iriarte zein Arnaldo Otegi zerrendakideak. Ekitaldi berezia izango da larunbatekoa. Datorren asteko hitzorduari elkarrekin begiratzeko eta ilusio guztia konpartitzeko. Garrantzitsua da azpeitiarrak ere bertan izatea. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditugu hitzordu horretara. Aurrez izena eman daiteke, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide