Hauteskundeetarako hiru egunen faltan, "ilusioa zabaltzen jarraitzeko" ekitaldia egingo du EH Bilduk Azpeitian, ostegunean, 19:00etan hasita. Azoka Plazan da hitzordua, eta bertan izango dira, besteak beste, Nerea Kortajarena Gipuzkoako zerrendaburua, Itziar Murua bailarako zerrendaburua nahiz Urola Erdiko udalerrietako ordezkariak.
EH Bilduk "inoiz baino aukera gehiago" ditu apirilaren 21ean lehen indarra izateko, eta "ilusio zein itxaropenez gainezka" heldu diote kanpainako azken txanpari. "Aldaketaren unea" da, eta EH Bildu da aldaketa hori gauzatzeko "berme bakarra". Pello Otxandiano lehendakarigaiak esan bezala, "beldur eta ziurgabetasun" garaiotan, EH Bilduk "esperantza" irudikatzen du: "esperantza, lana eta konpromisoa". Herritar guztiak daude gonbidatuta osteguneko ekitaldira.