Herri batzarra egingo du EH Bilduk hilaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2024ko mai. 13a, 10:12

EH Bilduren herri batzar baten artxiboko irudia. (EH Bildu)

Basazabal jauregian izango da, 19:00etatik 20:30era. Honako gai hauek landuko dira: Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, Azpeitiko EH Bilduren barne prozesua eta Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Azpeitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren maiatzaren 21ean, asteartean, 19:00etatik 20:30era, Basazabal jauregian. Honako gai hauek izango dira mintzagai:

  • Eusko Legebiltzarrerako hautesnkudeen emaitzak eta balorazioa.
  • Azpeitiko EH Bilduren barne prozesuaren jarraipena eta azalpenak.
  • Europako Parlamenturako hauteskundeak.

EH Bilduk dei egiten die herritarrei batzarrean parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide