Europako hauteskundeetako ekitaldia egingo du EH Bilduk ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2024ko mai. 28a, 10:14

Maddalen Iriarte.

1766ko Matxinadako plazan izango da, 19:00etan. Maddalen Iriarte eta Aimar Etxeberria izango dira bertan.

Ekitaldia egingo du EH Bilduk ostegunean, maiatzak 30, 19:00etan, 1766ko Matxinadako plazan, Europako Parlamenturako hauteskundeen harira. Bertan izango dira Maddalen Iriarte eta Aimar Etxeberria EH Bilduko kideak. Koalizioak azpeitiarrei zein eskualdeko bizilagunei dei egiten die ekitaldira joan daitezen.

Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak. EH Bildu Orain Errepublikak koalizioan aurkeztu da hauteskunde horietara, honako talde politikoekin batera: Kataluniako ERC, Galiziako BNG eta Balear Uharteetako AraMés. EH Bildurentzat garrantzitsuak dira hauteskunde hauek eskuin muturraren eta belizismoaren gorakada handi baten testuinguruan egingo direlako, europar proiektuaren krisialdi baten erdian, herritarren bizi baldintzen okertze eta herrien eskubideen ukapen testuinguruan.

Horregatik, honako hau da koalizioaren mezua ekainaren 9ra begira: herri bat garela aldarrikatu, estaturik gabeko herrien eskubideak defendatu, Europan hedatzen ari den autoritarismoren eta faxismoaren olatuari aurre egin, militarismoaren eta gerraren aldeko deien aurrean bakea eta herrien burujabetasuna aldarrikatu, eta bizitza duinen eta justizia sozialaren aldeko deia zabalduko dugu, Euskal Herriaren ahotsa Europan entzun dadin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide