Herri batzarra egingo du EH Bilduk datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu 2025eko urriaren 2a

Basazabal jauregiaren ataria.

Basazabal jauregian da hitzordua, 19:00etan hasita. Nekane Zinkunegi Gipuzkoako arduradunak ikasturte politikoaren kokapena egingo du, eta udalgintzatik 2023-2027 agintaldiaren erdibideko balorazioaren berri emango dute.

Azpeitiko EH Bilduk ikasturte hasierako batzarra egingo du datorren asteazkenean, hilaren 8an, Basazabal jauregian, 19:00etatik 20:30era. Nekane Zinkunegi EH Bilduko Gipuzkoako arduraduna han izango da, ikasturte politikoaren kokapena egiteko.

Bestalde, udalgintzaren 2023-2027 agintaldiaren erdibideko balorazioa partekatuko dute oinarriekin Nagore Alkorta alkateak eta Joanes Amenabar zinegotziak, errepasoa egin eta datozen bi urteetarako erronkei begira jartzeko. Trantsizio ekologikoa, Piaspe proiektua, etxebizitza politikaren inguruan hartutako neurriak eta beste hainbat gai aztertuko dira.

Azpeitiko EH Bilduk dei egiten die bere oinarriei asteazkeneko batzarrean parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide