Askatasun haizea manifestazio nazionala antolatu du EH Bilduk azaroaren 22rako, larunbata, eta Azpeitiko EH Bilduko kideek dei egin dute bertara joateko. Manifestazioa Bilboko Casillatik abiatuko da, 17:30ean, eta Azpeititik autobusez joateko aukera egongo da.
Manifestazio horretan, aurtengoan ere, EH Bilduk aldarrikatu nahi du Euskal Herria nazioa dela, nazio antifaxista. Horrenbestez, talde politikoak berretsi nahi du "demokraziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokaren lehen lerroan" jarraituko duela lanean: "Tinko eutsiko diogu utopiaren banderari: askapen nazionalarenari eta sozialarenari, libre eta berdinen Euskal Errepublika baten aldekoari, eta, oro har, mundu aske eta bidezkoago baten aldekoari".
Autobuserako izena eman daiteke jada
Dagoeneko izena eman daiteke autobuserako, Orkatzera joanda, online galdetegi hau beteta edo 634 95 87 22 telefono zenbakira deituta. 15:30ean irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bilboko Casillatik.
 
        
        