Zazpiak bat eginez, zatoz gurekin Iruñera!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu 2026ko martxoaren 22a

Iaz Iruñean Aberri Egunean egindako manifestazioa.

Iruñeko kaleak beteko dituen egitarau zabala prestatzen ari gara dagoeneko aurtengo Aberri Egunerako. Hitzordu nagusia, urtero legez, eguerdian izango da: Nafarroako hiriburuko kaleak hartuko dituen manifestazioa. 12:00etan abiatuko da mobilizazioa Golem zinemetatik.

Zazpiak bat egin da EH Bilduk apirilaren 5ean Iruñean ospatuko duen Aberri Egunerako aukeratutako leloa. Hain justu, bizi dugun nazioarteko testuinguruan, ziurgabetasuna nagusi den garaiotan, proiektu kolektiboak inoiz baino garrantzitsuagoak direla uste dugu. Euskal Herria Bildu da, hain zuzen, ziurtasuna eman dezakeen proiektu kolektibo hori: erreferente antifaxista delako, eta justizia soziala helburu duten neurriak hartzen dituelako. 

#BatEgin Euskal Errepublika aldarrikatzeko, faxismoari aurre egiteko, euskal herritarren bizi baldintzak duintzeko eta oldarraldi judizialaren aurrean euskararen biziberritzeari ekiteko EH Bilduk egin duen deialdiarekin.

12:00etan Golem zinema paretik abiatuta manifestazioa egingo da, eta hitzordu horretara joateko autobusa antolatu dugu Azpeitian. Eman izena Orkatzen edo honako lotura honetan. Bailara mailako autobusa izango da Iruñera joateko. Zestoko bidesariko geltokitik abiatuko da 10:00etan, eta 10:05ean, Zestoako errepide ondoko autobus geralekuan egingo du geldialdia; Azpeititik 10:15ean abiatuko da anbulatorio pareko geralekutik; eta Azkoititik, 10:25ean, Aizkibel liburutegiaren ondotik. Itzulera ordua 20:00etan izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide