EH Bilduren mahai politikoak udal hauteskundeetarako alkategaia proposatuko du osteguneko batzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu

Basazabal jauregian da hitzordua, 18:30ean hasita. Zerrendaburu proposamena aurkezteaz gain, Espainiako hauteskunde orokorrez eta azaroaren 11ko etxebizitza eskubidearen aldeko grebaz jardungo dute.

Udal hauteskundeetara begira, alkategaia proposatuko du EH Bilduren mahai politikoak ostegunean, hilaren 29an, egingo duen batzarrean. Batzarra 18:30ean izango da, Basazabal jauregian. Nagore Alkorta alkateak astelehenean jakinarazi zuen bera ez dela izango datozen hauteskundeetako zerrendaburua.

Udal hauteskundeez gain, honako gai hauek izango dira hizpide: azaroaren 29ko Espainiako hauteskunde orokorren kokapena eta azaroaren 11ko etxebizitza eskubidearen aldeko greba.

Azpeitiko EH Bilduk dei egin die bere oinarriei batzarrean parte hartzera.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide