EH Bilduk autobusak jarriko ditu azaroaren 14ko manifestaziorako eta Euskal Selekzioaren partidarako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu

15:00etan anbulatoriotik irtengo da autobusa, 17:00etako 'Badatorren Euskal Herria defendatu' nazio manifestaziora joateko. Bueltatzeko bi aukera egongo dira: 19:30ean, manifestazioa bukatzean; eta 22:30ean, euskal selekzioaren futbol partida bukatzean.

EH Bilduk autobusak jarriko ditu azaroaren 14an Bilbon egingo den 'Badatorren Euskal Herria defendatu' nazio manifestaziora joateko. Ondoren, bueltatzeko bi aukera egongo dira: manifestazioa bukatzean edo Euskal Selekzioak egun berean jokatzen duen partida amaitzean. Irteera 15:00etan izango da, anbulatorio aurrean. Bueltatzeko, 19:30ean autobus bat izango dute manifestaziotik zuzenean itzuli nahi dutenek; eta, beste bat, 22:30ean, Euskal Selekzioak Venezuelaren kontra jokatuko duen partidaren ondoren bueltatu nahi dutenek.

Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 5 euro. 634958722 telefono zenbakira deituta edo galdetegi hau beteta eman daiteke izena: https://forms.gle/d1DTx3aYFt4KeLCs5

EH Bildutik dei egiten diegu herritarrei bi hitzorduetan parte hartzera. Manifestazioan erakutsiko dugu nazio bat garela, munduko beste nazioekin elkartasuna adierazten duen nazioa, justizia sozialean oinarritua eta faxismoari aurre egiten diona. Memoria historikoa duen nazioa. Ondorengo partida ere, ildo beretik, hitzordu garrantzitsua da Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko, eta herri bat garela aldarrikatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide