Azaroaren 19a bitartean eska daiteke Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako botoa postaz emateko dokumentazioa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu

Correoseko bulegora NANarekin joan behar da, eta eskaera orri bat bete. Ondoren, dokumentazioa eskaera orrian adierazitako helbidera iritsiko da, beranduenez azaroaren 22an. Azaroaren 25erako, 14:00ak baino lehen, entregatu behar da dokumentazio guztia eta boza Correoseko bulegoan.

Irekita dago Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako boto arrunta postaz emateko dokumentazioa eskatzeko aukera, hilaren 19a bitartean. Horretarako, Correoseko bulegoan egin behar da eskaera, NA eramanda eta galdetegi bat beteta. Galdetegia Correosen bertan eska daiteke edo etxean beteta eraman daiteke, honako esteka hau erabilita.

Behin hori eginda, bozkatzeko beharrezko dokumentazioa eskaera orrian adierazitako helbidera iritsiko da, azaroaren 22rako. Azaroaren 25eko 14:00ak baino lehen, berriz, botoa eta eskatutako dokumentazioa entregatu beharko dira, Correoseko bulegoan. Kasu horretan ere, beharrezkoa da NA eramatea.

Behin posta bidezko botoa emateko tramitazioa hasiz gero, ezin da presentzialki botoa eman, nahiz eta posta bidez botoa ematera iritsi ez. Posta bidezko boto modalitate guztiak aztertzeko edo edozer zalantza argitzeko, honako webgune honetan egin daiteke kontsulta.

Edozer kontsulta egiteko, 619 68 99 16 telefono zenbakira deitu daiteke edo ehbildu@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide