EH Bilduk ekitaldia egingo du ostegunean, igandeko hauteskundeei begira

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu

Azoka Plazan izango da, 19:00etan hasita. EH Bilduk bere oinarriei eta herritarrei dei egiten die ekitaldira joan daitezen. 

Datozen igandeko Espainiako hauteskunde orokorrei begira, ekitaldia egingo du ostegunean EH Bilduk, 19:00etan hasita, Azoka Plazan. Bertan parte hartuko dute Oihana Etxebarrieta eta Xabier Lertxundi Gipuzkoatik kongresurako aurkeztutako hautagaiek eta Nagore Alkorta alkateak.

Datorren igandean EH Bilduren aldeko botoa eskuin muturra geldiarazteko botoa izango da. Baina hori baino gehiago da: Euskal Herriaren aldeko botoa, emakumeen eskubideen aldekoa, pentsioen aldeko botoa eta etxebizitza larrialdiari irtenbidea aurkitzeko botoa, besteak beste. 

Hori horrela, EH Bilduk dei egin die beren oinarriei eta herritarrei ekitaldira hurbil daitezen.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide