El Salvadorko 21 komunitatetako emakumeekin hainbat ekintza gauzatu ditu El Salvador Elkartasunak

Erabiltzailearen aurpegia El Salvador Elkartasuna 2025ko urr. 3a, 12:24

El Salvador Elkartasuna taldearen ekintzetako bat El Salvadorko San Vicente eskualdean.

Azpeitiko, Debako, Azkoitiko eta Tolosako udalek emandako laguntzarekin, El Salvadorko San Vicente eskualdeko 21 komunitatetako emakumeekin osasun sexualean eta ugalketa eskubideetan eragiteko hainbat ekintza egin ditu El Salvador Elkartasuna GKEak.

El Salvador Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeak Azpeitiko, Debako, Azkoitiko eta Tolosako udalek emandako laguntzarekin 2024-2025 urteen artean hainbat proiektu gauzatu ditu El Salvardorko San Vicente eskualdean.

Hain zuzen ere, San Esteban Catarinako bederatzi komunitateetako eta Suchitotoko hamabi komunitateetako emakumeekin egin ditu ekintzak. Besteak beste, prebentzioaren bidez, osasun sexualean eta ugalketa eskubideetan eragiteko eta emakumeak ahalduntzeko ekintzak egin dituzte. Hona hemen gauzatutako proiektuak:

  1. Sentsibilizazio kanpainak egin dira uteroko edo umetokiko minbiziaz ohartarazteko.
  2. Etxez etxeko bisitak, Papanicolau eta bularreko azterketak eginez, emakumeeek minbiziaren prebentzioan parte har dezaten.
  3. Bilerak egin dira komunitateetako eragileekin eta emakume taldeekin.
  4. Udalerrietako instituzioekin bilerak egin dira lana koordinatzeko.
  5. Sentsibilizazio hitzaldiak egin dira, emakumeek zitologiak eta bularreko mamografiak egin ditzaten.
  6. 600 emakumeri zitologiak egin zaizkie.
  7. Mamografia eta zitologien analisiak eman zaizkie emakumeei.
  8. San Esteban Catarina eta Suchitotoko 21 komunitateetako emakumeek jasandako bortizkerien diagnosiak egin dira.
  9. Urriaren 15ean, emakume baserritarren eguna ospatu zuten.
  10. Azaroaren 25ean emakumeen aurkako tratu txarren kontrako eguna ospatu zuten.
  11. Abusu eta esplotazio sexualaren aurkako lanketa egin zen, eta "zero tolerantzia" konpromisoa hartu zen.

Gipuzkoako lau udaletatik jasotako diru laguntzarekin eta Pro-Vida elkarteak nahiz El Salvador Elkartasunak egindako ekintzetatik jasotako diruarekin, guztira 47.417,53 euro bildu dira:

  • Azpeitiko Udala: 15.000 euro.
  • Debako Udala: 7.534 euro.
  • Azkoitiko Udala: 5.000 euro.
  • Tolosako Udala: 7.201,26 euro.
  • Pro-Vida: 2.682,27 euro.
  • El Salvador Elkartasuna: 10.000 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide