Elkarrekin Podemos

15M mugimenduari lotuta jaiotako aurrerapenerako euskal indar politikoa gara, eraldaketa sozialerako tresna izateko helburuarekin. Ekintza politikoaren bidean eta erakundeetatik pertsonen bizi-baldintzak eraginkortasunez hobetzeko lanean sinesten dugu. Gurea proiektu inklusiboa da, inor sobratzen ez dena, batzen duena, zubiak eraikitzen dituena eta sentsibilitateak hurbiltzen dituena, eta loturak sortzen dituena Euskal Herri barruan zein kanpoan.

Podemos Ahal Duguren proiektu komuna bere aniztasunarekiko errespetuz aberasten da, eta herri-klaseei bizitza duina hobetzeko eta bermatzeko borrokatzen duen herri mugimendua sendotzeko konpromiso irmoa du. Konpromisoaren eta elkarrekiko laguntzaren kulturapean aldaketarekin bat egin nahi duten guztiak gonbidatzen ditugu.

Zeruertzean: errepublika feminista, plurinazionala eta solidarioa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide