Valentin Bengoa jesuita eta sindikalista hil da

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola 2017ko ots. 25a, 10:28

Valentin Bengoa Etxeberria (Aretxabaleta, 1923) hil da gaur goizean, Zumarragako erietxean. ELA sindikatuko historikoetakoa izan zen, eta 50 urte pasa egin zituen Loiolako jesuiten etxean. Abertzale handi bat zen, eta Azpeitian egin zuen lanik horren alde; Ikastolaren alde, besteak beste. Hileta elizkizuna bihar (igandea) izango da, Loiolan, 18:00etan.\ \ Hil kapera Loiolako basilika barruan dago. Gaur 12:00-13:30 eta 15:30-17:30 artean, eta bihar 10:00-13:30 eta 15:30-hiletara arte.\ \ Gure gurasoak ezkondu zituen, eta makina bat aldiz izan genuen etxean afaltzen. Zenbat istorio kontatzen zizkigun! Gozamena zen Valentin entzutea.\ \ Uztarriak 2013ko apirileko aldizkarirako egin zion elkarrizketa:\ http://md.uztcdn.com/pdf/149.pdf\ Eta elkarrizketa haren aurrerapen bideoa, hemen:\ http://uztarria.eus/aktualitatea/1365090984\ \ Landeia-k 2011n egin zion elkarrizketa:\ http://uztarria.eus/aktualitatea/1305642561\ \ Valentin Bengoaren hitzaldia bideoan (2013), ELAk omenaldia egin zionean:\ http://uztarria.eus/aktualitatea/1359051100\ \ Berria-ren elkarrizketa (2013):\ http://www.berria.eus/albisteak/76460/zerbait_ona_izango_du_gure_sindikalismoak_atzerritik_hona_ikastera_etortzen_direnerako.htm\ \ Adiorik ez, Valentin!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide