Bikotekidearekin harreman luzea bizitzen den bitartean, beste pertsonenganako erakargarritasunari lekua egiteko desioa sortu daiteke. Hori behar bezala kudeatzeko, ez dugu hezkuntzarik jaso, zentzu komunak ez digu erantzuten eta estrategiak martxan jartzeko mila zalantza izan ditzakegu. Gainera, epaituak eta ez ulertuak izateko beldurrak gaizki sentiarazi gaitzake.
"Niretzako aspaldi izan zen zeren gauza asko gertatu dira ordundik. Bikote irekiaren kontua hitz egiteko... zergatik Plax zerbitzura joan?".
“Kontua izan heziketagatik nahi edo ez nahi izate –eta hori ni nahiko pertsona irekia kontsideratzen naizela– heziketak azkenean laukitu egiten gaituela, eta lauki horretatik ateratzen garen bakoitzean, zenbait erabaki hartzea gogorra edo zaila egiten da".
"Eta sexologoek... Zuk daukazun 'pajada mental hori' normala dela, logikoa dela, eta ikuspuntu lasai bat eskaintzen dizunean, askoz hobeto sentiarazten zaitu, eta erabakiak ere modu lasaiago eta goxoago batean hartzen dira. Niri horretan lagundu zidan bereziki. Nire buruarekin ondo sentitzeko, buruan neukan edo geneukan ideia aurrera eramateko, eta bai, egin genuen, eta zerbitzuan emandako –esango degu "aholkuak"– martxan jarri nituen, genituen, eta adibidez, ni inoiz ez nintzateke animatuko hasiera batean Tinder edo Meetic edo horrelako lekuren batean sartzera. Plaxen "gomendioagatik" nire bikotekidea sartu egin zen bere momentuan, ondoren ni sartu nintzen, eta gaur egun pertsona oso garrantzitsu bat ezagutu dut Tinder-en eta berarekin nago".
"Beste modu batean ez nukeen aurkituko. Besteak beste, herri ezberdinekoak, unibertso ezberdinekoak, eta itxuraz oso ezberdinak garelako, nahiz eta gero balioetan eta mila istoriotan berdin-berdinak izan. Orduan, eskerrik asko. Oraintxe bertan 'gomendioak' izugarrizko onurak ekarri dizkidalako”.
Korapiloa askatzeko laguntza behar izaten da askotan. Norbere buruari aitortza egiteko, konfidentzialtasun osoz. Ondoren, bakoitzak baloratuko du zein bide hartu, zer pauso eman, noiz eta nola.