Euskaraldia

ISB, Lagun Onak futbol taldea eta liburutegiko nahiz Eroskiko langileak, Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko aza. 26a, 17:16

Atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Euskaraldiak. Oraingoan, Azpeitiko kirol taldeetako lagunek eta herriko hainbat zerbitzutako langileek eman diote babesa euskara sustatzeko ariketa sozialari. Hain zuzen, Iraurgi SBko bi talde nagusiek, Juaristi ISBko mutilek eta Añares ISBko neskek, Lagun Onak futbol taldeko hainbat jokalarik eta Udal Liburutegiko nahiz Joan XXIII.a kaleko Eroski supermerkatuko langileek agertu diote babesa Euskaraldiari. Horretarako, egitasmoaren aldeko argazkia atera ez ezik, egitasmoak irauten duen bitartean euskara sustatzeko konpromisoa hartu dute denek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide