Euskaraldia 2020

Zabalik dago Euskaraldiaren antolakuntzan laguntzeko izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2020ko ira. 21a, 15:46

Euskaraldia antolatzeko boluntarioak behar ditu Azpeitiko taldeak, eta zabalik dago izena emateko epea. Lan puntualetan laguntzeko nahiz talde motorrean ekarpenak egiteko behar dituzte boluntarioak.

Animatu Euskaraldian parte hartzera!

Herrian Euskaraldia antolatzen diharduen taldeak aurreikusita dauden lan puntualak egiten laguntzeko boluntarioak behar ditu; horretarako, galdetegi laburra osatu du, parte hartzeko eta laguntzeko prest dagoen jendeak bete dezan. Esate baterako, entitateek Euskaraldian izena emateko epea iraila amaitu artekoa dute, eta denda eta tabernek izen-emate hori nola gauzatu azaltzea izango da aurreneko lana.

Galdetegiak ez du misterio handirik; batetik, lan puntualetan laguntzeko daudenek horretarako izena emateko aukera izango dute, eta, bestetik, talde motorrean antolatze lanetan ekarpenak egin nahi dituenak eman ahal izango du izena. Noski, nahi bada, bietan har dezakezue parte!

Honako lotura honetan bete daiteke Euskaraldian izena emateko galdetegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide