Bukatu dute Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek Euskaraldiaren bat eginez margotzen aritu diren murala. Olatz Aguado izan da aurtengo Euskaraldiko murala diseinatu duena. Hiru ikastetxetako ikasleak elkarlanean aritu dira eguzkilore erraldoia eta inguruan dituen eguzkilore txikiak marrazten; Goiko kalea eta parke estalia lotzen dituen pasabidean ikus daiteke murala.
Azpeitiko Euskaraldiak eskerrak eman nahi dizkie Olatz Aguadori, herriko ikastetxeei, haurrei, eta modu batera edo bestera lan honen parte izan diren guztiei.