Aurrerantzean Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da Gazte Informazio Bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa

Eraikin horretako lehen solairuan eskainiko dute zerbitzua, orain arte beheko solairuan zuten egoitza lekuz aldatuta. Astelehenetik ostiralera izango da irekita GIB, ohiko ordutegian.

Aurrerantzean Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da Gazte Informazio Bulegoa. Udaltzaingoaren ondoko lokaletik hara lekualdatu dute buletoa, eta ohiko ordutegia izango du gaurdanik. Hain zuzen ere, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:00etatik 12:30ra izango da irekita, eta astearte eta ostegun arratsaldeetan, 17:00etatik 19:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide