Aurtengoa berezia izango da

Erabiltzailearen aurpegia Goiatz Etxaniz 2025ko urt. 20a, 07:00

Goiatz Etxanizek sansebastianetako egunkari berezian idatzitako iritzia da honako hau.

Aurtengoa ez da danborradan aterako naizen lehendabiziko aldia. Izan ere, iaz Itsasi taldearekin irten nintzen. Aurtengoa, ordea, berezia izango da, ikastetxeko kideekin aurrenekoz irtengo bainaiz San Sebastian eguneko danborradan, Iraurgi ikastetxeko ezpatadunen taldean.

Hori gutxi ez, eta, gainera, San Sebastian bezperako helduen danborradan Izarraitz Txoko taldean zuzendari txiki izatea egokitu zait, txistulariz jantzita. Oso pozik nago. Orain arte, urtero irten izan naiz kalera aitona-amonekin batera helduen danborrada ikustera, gurasoek danborra nola jotzen zuten ikustera bereziki; eta aurten neu irtengo naiz beraiekin, eta taldea zuzentzen, gainera. Egia esan, ez daukat nekearen beldurrik, oso lasai nago.

Danborradako doinuak asko gustatzen zaizkit, baita horiek azpeitiarrengan sortzen duten zirrara ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide