Nire leihotik

Amaieraren hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2020ko abu. 5a, 09:00

Haizea Salegik 2020ko uztaileko Uztarria aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Eta berriro elkartu gara
gure herri honen bueltan,
pasatutakoak atzean utzi eta
bizimodu berri honetara
moldatzen garen bitartean.
Izan dugu denbora luzez
zer ikasia, zer lagundua,
baita zer eskertua ere.
Bananduta egon izanagatik,
inoiz baino elkartuago egon gara,
benetan maite ditugunak
egunero mimatuz
eta urrun izan ditugunak
une oro oroituz.
Ez dira egun laburrak izan,
ezta momentu oso atseginak ere,
baina herritarron imajinazio eta
elkarrekintza bidez
lortu dugu aurrera egin
eta egun luze haiek
orain irribarre batez gogoratzea.
Munduak aukera berri bat
eskaini digu
orain arte egindakoak hobetzeko eta
egiteko ditugunak
zentzuz eta erantzukizunez
burutu ditzagun,
horrelako aukerak bat baino gehiago
ez baitira izango.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide