Nire leihotik

Koloreak kolore

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2021ko urt. 4a, 11:06

Haizea Salegik 2020ko abenduko Uztarria aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Koloreak zer diren galdetzen dut sarritan.
Baina hainbeste erantzunen artean,
jira ta bira galtzen naiz gehienetan.
Erantzun posible bakarra aurkitzea nekeza dela
ohartu naiz hainbeste saiakeraren ostean,
baina hori ez da zergati nahikoa
bila nabilen erantzunei ihes egiten uzteko.

Koloreak zertarako diren galdetzen dut sarritan.
Erantzun bila hastean, baina, beste behin galtzen
naiz neure buruaren barnean. Badakit kolore bakoitzak
zerbait desberdina transmitizeko gaitasuna duela.
Zer da zerbait hori, ordea?

Milaka galdera airean, haietako bakoitza sortuko den
hurrengoaren adiskide fidela; hasten baina inoiz amaitzen ez
den buruhaustea da koloreen mundua.
Hala ere, nahaspila artean beti agertzen dira ostarteak,
eta une horietan ikus dezakegu egun bakoitza bizitzak
emandako marrazki dela, goizero margotu beharrean gaudena.

Hainbeste kolore inguruan,
horrenbeste emozio azalean,
hartu ditzagun guztiak eskuzabal,
bakoitzak emango baitizkigu bizitzeko behar ditugun
ezinbesteko osagai preziatuak,
eta guztien artean dantzan zarela,
proposatu ondorego galdera:
zer dira, beraz, koloreak?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide