Hazi txiki ginen jaio,
gure ametsek gaituzte elikatu,
eta horiek egi bihurtzean,
zuhaitz gara bilakatuko.
Hazi guztiek dakite zuhaitz bilakatzen,
gizaki guztiok aurrera egin eta bizitzaz gozatzen.
Bizitza ulergaitza den misterioa izanik,
berdin du galdu edo irabazi, bizi egin behar da,
jazotako guztiaz beti zerbait berria ikasiz.
Ezkorra oztopoaren aurrean kexatzen, baikorra aldaketaren zain
geratzen, errealista denak zailtasunei heldu eta konponbidea
bilatzen.
Denborak dena darama, baina dena ematen digu.
Oztopoa lurra bezain gogorra izanda ere,
indarra dagoen lekuan guztia da posible.