Nire leihotik

Olatuz olatu

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2022ko api. 17a, 14:03

(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik 2022ko apirileko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Olatuen moduan, sarritan harro,
batzuetan bare.
Askotan handi,
eta askotan txiki.

Gora eta behera gabiltza,
etorriko zaigunaren atzetik,
dagoeneko atzean geratu denaren menpe,
eta nahi gabe oraina ahaztuz.

Olatu zailak iristean,
bi aukera suertatzen zaizkigu:
beldurtu eta urak gain hartzea
edo burua altxatu eta harro surfeatzea
olatuz olatu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide