Lagun batengana bisitan, zazpi ordu autoz.
Bidaia luze, baina helmuga eder.
Eguneroko kezkak bidean askatu,
iristean bakea lehen aldiz sentitu.
Lasaitasunean elkarrekin momentua biziz,
non gauden ere ezin sinistu.
Zuhaizpean sortu zaigu galdera
ea zer, beti horrela biziko bagina.
Epeldu aurretik bizitza edan,
galdu aurretik, lagunak maita.
Zuhaizpean garela elkar begiratu,
norbere baitan murgilduta korapilatu,
hausnartzen hasi eta ondorengoarekin amaitu:
Zer den eta zer garen,
orain arte bizirauten,
hemen ohartu bizitzea zer den.