Aurretik bat, lehenengoa.
Atzetik besteak, lehenengoaren ondorengoak.
Norbaiten edo zerbaiten atzetik guztiak,
nora eta zertarako jakin beharrik gabeak.
Soilik, doaz.
Itzuli ere egingo dira,
norbaiten edo zerbaiten aurretik guztiak,
nora eta zertarako jada jakinda, ordea.
Joan aurretik, ez dakigu zer aurkituko dugun.
Halakoetan, soilik bagoaz.
Baina bagoaz, aurkituko duguna ezagutzeko irrikitan.
Itzuleran, ezagututakoa dakarkigu bueltan,
gauzarik txikiena izanda ere,
bizitza osoan ganbaran gordea geldituko zaiguna.
Ganbara, hor bai bizipen pila bat gordeak.
Batzuk atera nahi, baina pisutsuegiak.
Beste batzuk utzi nahi, arinegiak, eta haizeak eraman.
Zer da, beraz, ganbaran gordetzen duguna?