Hazi batetik, lore bat.
Zeinen erraza den hazia edota lorea ikustea,
baina non galtzen da bitarteko prozesu guztia?
Gu gara prozesuan galtzen garenak,
emaitzaren zain begiak estutu
eta gainerakoaren garrantzia
aho batez irensten dugulako.
Hazitik lorerako bitarte horretan
bizitza baten eboluzioa dago.
Aldapatsua izan daiteke, gogorra,
baina baita ederra eta atsegina ere.
Loratzeak dakar bizitzaren hasiera.
Horixe izan da Parisen ikusi dudana,
udaberriko eguzki eta hotzaren artean,
zuhaitz bateko loreen esnatzea.