Nire leihotik

Sentitu, askatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2024ko api. 29a, 09:08

(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik 2024ko apiriileko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Isiltasunean babesten naizen horietan
garrasika jardun ohi dut barrutik,
aldiz, hitzak soberan askatzen ditudan horietan
barneko zaratak doinu bihurtzen zaizkit.

Existitzen diren hitzen kopurua amaigabea da,
hitzekin egin ditzakegun konbinazioak infinitu,
baina bi aldiz pentsatu, hitz egokiak aukeratu
eta osatutako esaldiekin adierazi nahi duguna,
bat eta bakarra da, beti.

Idatzi goxo nahiz ederrak
burua bakarrik erabiliz ez, gorputz osoa sentituz,
pausaturik eta isiltasunean neureganatzen ditut,
mendiko txoko batean geldirik eta isilik
aurkitu nuen traktorearen gisan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide