"Eskuei buruz idatz dezazun nahi dut", esan zidan egun batean amamak. Eskuen bueltan hausnartzen hasi ginenean, oraindik attitteren eskuak bereen artean sentitzen zituela aitortu zidan, hainbeste lan egin ondoren, leun mantentzen ziren esku ederrak.
Eskusoinua jotzen oroitzen ditut nik attitteren eskuak, hatzak bata bestearen atzetik mugitzen, begietan malko goxoak biltzen zituen bitartean. Amamaren eskuei begira jartzean, hartutako kolpe guztiak antzematen ditut, baina baita bizitza sentitzen jarraitzeko erakusten duten grina ere. Ilusioz bizitzearen garrantzia gogorarazten didate, horren islada baitira nire amamaren eskuak.