Nire leihotik

Bidaiatzeak dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi

(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik maiatzeko Azpeitia Guka aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Betiko lekutik irten eta mundu berri batera salto egingo bagenu bezala sentitzen gara bidaiatzen dugunean.

Betiko lekutik irtetea behar dugu aske sentitzeko, errealitatetik deskonektatzeko, errutinaren kondena horrekin amaitzeko.

Itzulera beti egiten zaigu aldapa gora, bidaiako hegoak hurrengo maletarako gordetzen ditugulako.

Baina betiko lekua geure etxea da. Horrek ez du parekorik. Bakea, maitasuna eta babesa da norbere etxea, betiko lekua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide