Nire leihotik

Itzaletan baina aldi baterako

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2025ko urr. 20a, 08:00

(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik iraileko Azpeitia Guka aldizkariaren Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Zerua bizitza bera ulertzeko beste modu bat ere badela ohartu naiz eguzkiari eta lainoei erreparatzean.

Izan ere, beti iritsiko zaizkigu gure argitasuna aldi baterako estaliko duten oztopoak, baina akaso, arnasa hartu eta barrura begira jartzeko aukera ere badira, eguzkipean itzala eskertzen dugunetan bezala.

Lainoak moduan, gehiena aldi baterako izan ohi da, eguzkia beti baitago horien atzean bizitzeko behar dugun goxotasuna ematera itzultzeko zain.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide