Nire leihotik

Aitaren belarritakoak

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi

(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik abenduko Azpeitia Guka aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Nik belarritakoak jartzeko zulorik ez, eta bera belarrietako zuloak betetzeko apaingarrien faltan. Nik arropa txukunez jantzita gorputza, eta bera zapi korapilatuen bidez estali nahian berea. Nik bere hango bizitza ezagutzeko aukera izan nuen, eta bera nireari buruzko kontu hutsetan galdu zen. Nik belarritakoak jartzeko zulorik gabe jarraitzen dut, eta bera nire aitaren belarritakoekin geratu zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide