Nire leihotik

Segundo gutxi batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi

(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik martxoko Azpeitia Guka aldizkariko Nire leihotik atalean egindako ekarpena da hau.

Gauaren eta egunaren arteko muga isil hori.

Argiak oraindik ez du hitza hartu, baina isiltasunak badaki bidean dela.

Itzalek lekua dute oraindik, eta koloreek oraindik ez dute erabakia hartu.

Emakume bat, egunsentiaren erritmo berean.

Segundo gutxi batzuk irauten dituen momentu berezi hori.

Eta gu, begira, zain, lehenengo eguzki izpiek esnatu gaitzaten.

Testua eta argazkia: Haizea Salegi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide