Udan sartzear garen honetan, Azpeitiko festak etorri zaizkigu gogora. Aurten, kultur ekintzak antolatzeko iaz baino baldintza hobeak daudela ikusita eta herriko kultur agenda aktibatuta ikusten dugunez, uztaileko azken astean –berezko saninazioetan– Marea Arroxak antolatutako ekintzek egon beharko luketela iruditzen zaigu. Horregatik, nolako ekintzak antola daitezkeen pentsatzeko edo proposatzeko bilera irekia deitzea pentsatu dugu. Astelehenean, 21:00etan, plazan elkartuko gara.
Ezohiko egoeran bada ere, kaleak kultur ekintzez eta jai giroz janztea posible delako... animatu!
Ezohiko egoeran bada ere, kaleak kultur ekintzez eta jai giroz janztea posible delako... animatu!