Festak antolatzeko bigarren bilera irekia, asteazkenean

Joan zen astean egin zuen Haujijijaik saninazioetara begirako aurreneko bilera irekia plazan. Asteazkenean, hilak 25, izango da bigarrengo bilera irekia, 21:00etan.

Festak urrun ikusi arren, Haujijijai batzordeko kideok lanean hasita gaude dagoeneko, lanerako gogoz eta berriz lehertzeko prest. Joan zen astean egin genuen aurreneko bilera irekia plazan, eta datorren astean egingo dugu bigarrena, asteazkenean, 21:00etan. Beraz, animatu eta azaldu!

Txosna Batzordea ere, martxan

Festetako egitaraua osatzeko lanean ari da Haujijijai, baina Txosna Batzordea ere hasia da biltzen. Beraz, aurten ez da txosnagunerik eta festa girorik faltako!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide