Haujijijai batzordeak atzo egin zuen saninazioetarako egitaraua prestatzeko laugarren batzarra. Festa herrikoiak prestatzeko beste urrats bat izan zen atzokoa, eta hainbat herritar elkartu ziren plazako kioskoan egindako bilkuran. Aurten "indartsu eta gogotsu" datorrela azaldu du Haujijijaik, eta hurrengo astean batzarrik egingo ez badute ere, jaiak antolatzen segituko duela jakinarazi du.